Miguel Angel Paez Ogasun zinegotziaren arabera, bilera egin dute EAJ, SPI eta EH Bildurekin euren proposamena negoziatzeko.
Laster udalaren eskuetara pasako den Emigrazio eraikinean mantentze lanak egiteko baliatu nahi du kreditu aldaketa udal gobernu taldeak.
Joan den astean EAJ, SPI eta EH Bilduk
kredituen aldaketarako akordioa lortu zutela iragarri ondoren, Miguel Angel Paez Ogasun zinegotziak jakinarazi du bilera egin dutela hiru udal taldeekin hori negoziatzeko. Harago ere joan da Paez, eta “baikor” ageri da akordio batetara ailegatzeko.
Udal gobernu taldeak kredituen aldaketarako dituen proposamenak helarazi dizkietela azaldu du Paezek, zeintzuk oposizioko taldeek egindako proposamenetik kanpo daude, eta “ez dugu oso ondo ulertzen zergatik”, gaineratu du Ogasun ordezkariak.
Horien artean Lapitze auzoaren berrurbanizazioa eta laster udalaren eskuetara pasako den Emigrazio eraikinean urgentziaz egin beharreko mantenu lanak aipatu ditu.
Horrez gain, PPk aurkeztutako proposamean, udaletxea handitzearena ere kontuan hartuko duela azaldu du Paezek.
Guztira, 2,6 milioi euroko kreditu aldaketa da orain negoziatzen ari direna. Paezen arabera, aurrekontuen likidazioetatik geratutako 5 milioi euroko soberakinetik datozte 2,6 milioi euro horiek. Kopurua gutxitzearen arrazoia beste gastu batzuk izan dira, besteak beste, udal langileei zor zieten ordainketa (1,2 milioi euro) eta beste obra batzuk.