Zinebai proiektua babesteak balio hirukoitza izango du bihar
Itsuek euskarazko zinemaz gozatzeko aukera izatea bilatzen du Orbela Kultur Elkartearen proiektuak. Crowfunding kanpaina abiatu dute goteo.org atarian.
Ikusteko zailtasun larriak dituzten pertsonek euskarazko pelikulak zineman “ikusi” ahal izatea bilatzen duen Zinebai proiektua babesteko aukera ezin hobea dago bihar, asteazkenez. Goizeko hamarretatik hasita eta 24 orduz, hau da, osteguneko 10:00ak arte, Zinebairen alde goteo.org atarian egiten diren ekarpenek balio hirukoitza izango dute. Proiektuak jasotzen duen euro bakoitzeko Gipuzkoako Foru Aldundiak beste bi jarriko ditu.
Irungo Orbela Kultur Elkarteak abiatutako egitasmoa da Zinebai, eta promozio bideoko protagonista Jakes 9 urteko ume hondarribiarra da (ikusi behean). Umeak azaltzen duenez, ikusteko ezgaitasuna duten pertsonek euskarazko zinema “ikusi” ahal izatea da Zinebairen helburua, horretarako audio-deskripzioaren teknika baliatuz. Laguntza hori ohikoa da beste hizkuntza askotan, baina euskaraz ez da orain artean inoiz landu.
Aldundiaren Meta 2018 programaren barruan hautatutako egitasmoa da Zinebai. Horri esker, mikro-mezenasgo kanpainako ekarpenak bikoiztu egiten ditu aldundiak, euro bakoitzeko beste bat jarriz. Baina biharko 10:00etatik aurrera eta 24 orduz bakarrik, euro bakoitzak hiru euro balioko du.
Orain arte 7.500 euro eskas lortu ditu proiektuak, errealitate bilakatzeko behar duenaren %75 inguru. Hemeretzi egun geratzen dira kanpainaren lehen fasea amaitzeko, eta epe horretan beste 2.400 euro lortu behar ditu Orbela Kultur Elkartearen proiektuak.
Ostiralean Zinebai proiektuari buruzko erreportajea argitaratuko du Oarso Bidasoko HITZAk, papereko edizioan.
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.