Sarrerak 20 euroan eros daitezke Txantxangorri, Loretxu eta Branka tabernetan eta Kai-Berri higiezinen agentzian. Larunbatean da bazkaria, Klinken.
Gaur asteartea da Abiyuan txarangaren 15. urteurreneko herri bazkarirako txartelak erosteko azken eguna. Larunbatean egingo dute bazkaria Klink elkartean, eta bazkalostean Incansables txarangak joko du, eta barra zerbitzua egongo da. Sarrerak 20 euroan eros daitezke Txantxangorri, Loretxu eta Branka tabernetan eta Kai-Berri higiezinen agentzian.
Oarso Bidasoko HITZAri eskainitako elkarrizketan Iñigo Sanzek eta Mikel Olaziregik argi utzi duten bezala, bazkaria ez da Abiyuanena, Abiyuanekin baizik Hala, dei egin diete hondarribiarrei, haiekin bazkaltzera animatu daitezen: “Txaranga bat publiko guztientzako bada, bazkari horretan ere hala behar du izan”.
Abiyuanek 15 urte. Egitaraua
Hilak 12, ostirala
- 12:30. Omenaldia, Itsas Etxea Auditoriumean, musika bandaren kontzertuaren barruan.
- 18:30. Poteoa Portuan, Abiyuan eta L’Aixequella txarangekin.
Hilak 13, larunbata
- 14:30. Herri bazkaria Klink elkartean; bazkalostean Hernaniko Incansables txarangaren emanaldia (barra zerbitzua egongo da).
- Ondoren. Txaranga poteoa Alde Zaharrean zehar Iruñeko Gazte Txarangarekin.
Abiyuan txarangako kideak, aurtengo Kontxako garaipen ondorengo omenaldia irekitzen