Atzo iluntzean hainbat herritarrek erantzun zioten Bidasoaldeko Mugimendu Feministak egindako deialdiari.
Elkarretaratzea egin dute San Juan plazan “Adi beste erailketa bat, feminizidio alerta lelopean”.
Atzo iluntzean hainbat herritarrek erantzun zioten Bidasoaldeko Mugimendu Feministak egindako deialdiari. Beste behin, beste emakume bat hil izana, oraingoan, Gironan, salatu dute.
“Feminizidioen alerta” jarri dute, oro har, gizarteari eta batik bat politikariei begira. Beharrezkotzat jo dute lehenbailehen emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako estatu ituna martxan jarri eta genero indarkeriaren legearen aldaketa egitea.
Joan den larunbatean, 53 urteko gizon batek 48 urteko bikotekidea hil zuen, tiroz, Gironan (Herrialde Katalanak), eta segidan, alabetako bat autoarekin harrapatu zuen, larri zaurituta utziz. Ondoren, bere buruaz beste egin zuen.