Orain arte Lakaxitan egondako errefuxiatuetatik zazpi jaso dituzte Amuteko fraileek. Euskal Herrian geratzeko asmoa dutenak dira.
Migratzaileak jasotzeko prest azaldu dira Hondarribiko Amute auzoko kaputxinoak. Dagoeneko zazpi errefuxiatu jaso dituzte San Frantzisko Asiskoaren komentuko lokal batean, proba gisa.
Euskal Herrian bizitzen geratzeko asmoa duten errefuxiatuak dira. Eskualdera iritsi zirenean Irungo Harrera Sarearen babesa izan zuten, eta azken asteetan gainontzeko migratzaileei laguntzen aritu dira.
Entzun albistea euskalirratiak.eus-en
Proba bezala, zazpi errefuxiatu hartu dituzte San Frantzisko Asiskoaren komentuan