Azken hilketa matxista salatu eta emakumeen kontrako indarkeriaren estatu ituna martxan jartzeko eskatuko dute.
Indarkeria matxistaren aurkako elkarretaratze baten irudia.
Gaur, 19:30etik aurrera, elkarretaratzea egingo dute San Juan plazan, azken hilketa matxista salatzeko, Bidasoaldeko Mugimendu Feministak deituta. Era berean, beste behin emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako estatu ituna martxan jarri eta genero indarkeriaren legearen aldaketa eskatzeko. Horren gainean alderdi politikoak ados ez jartzea salatuko dute.
Joan den larunbatean, 53 urteko gizon batek 48 urteko bikotekidea hil zuen, tiroz, Gironan, eta segidan, alabetako bat autoarekin harrapatu zuen, larri zaurituta utziz. Ondoren, bere buruaz beste egin zuen.