Ikasturte hasierako batzarra egingo du Sortuk
Bihar izango da, 17:00etan, Palmera Monteron.
Ikasturte hasierako herri batzarrerako deialdia egin du Irungo Sortuk. Bihar izango da, 17:00etan, Palmera Monteron.
Hasteko azken hilabeteetako ibilbidearen balantzea egingo dute, eta, gero, Sorturen egitura berritua aurkeztuko dute. Azkenik, Iruñean egin zen batzarrean adostutakoaren arabera, aurrera begirako erronka nagusiak finkatuko dituzte.
Bukaeran, agerraldi publikoa egingo dute Palmera Montero kanpoaldean.