Fenomena jaialdia, larunbatean, ordutegi berriarekin
Arratsaldeko kontzertuak ordubete lehenago hasiko dira, gauerako euria espero delako. The Hanging Stars taldeak 19:00etan joko du.
Etzi, larunbatarekin egingo dute Fenomena jaialdia Hondarribiko Kasino Zaharrean. Gauerako euria dakarren fronte bat iristea espero denez, ordutegia aldatu dute antolatzaileek. Arratsaldeko kontzertuak ordubete lehenago hasiko dira. Hala, Kabbalah taldeak 16:00etan joko du, Lobison sevillarrek 17:00etan, The Hanging Stars ingelesek (irudian) 19:00etan, eta Gizzard madrildarrek 21:00etan. Oscar Benas Instro Comboren eguerdiko saioak eta bazkari solidarioak, aldiz, ordutegia mantendu dute, 13:00etan eta 14:30ean izango dira.