Hiruzta 2017 eta Hiruzta Berezia 2016 ardoek 91 puntu lortu dituzte munduan Espainiako estatuko ardoen erreferentzia den gidan.
Hondarribiko
Hiruzta txakolindegiko Hiruzta 2017 eta Hiruzta Berezia 2016 ardoek 5 izar eta 91 puntu lortu dituzte 2018ko Peñin Gidan. Espainiako Estatuko ardoen erreferentzia da mundu osoan zehar, eta 11.500 ardo inguru biltzen ditu. Hiruztako Marketing Zuzendari Ana Lluchen esanetan, “gidan lortutiko 91 puntuek bi txakolin hauek izan duten urte bikainari ginga jartzeko balio dute”.
Izan ere, Peñin gidarena ez da Hiruztako ardoek aurten izan duten onarpen bakarra. Urte hasieran, esaterako, Espainiako katatzaileen elkarteak antolatzen duen Bacchus nazioarteko lehiaketan 2016ko Hiruzta Berezia ardo zuriak Urrezko Bacchus saria lortu zuen. 1.500 ardo lehiatu ziren lehiaketa horretan eta Hondarribikoa izan zen saritutako txakolin bakarra.
Urte bikaina ari da izaten Hiruzta txakolinentzat