'Pentsioak, kontatzen ez dena' hitzaldia emango du, Abotsanitzek antolatuta.
Nekane Jurado, Hondarribira eginiko beste bisita batean
Nekane Jurado ekonomialari, psikologo eta idazleak pentsioak izango ditu hizpide ostiralean Hondarribiko Kultur Etxeko areto nagusian, Alde Zaharreko Denda kalean. ‘Pentsioak, kontatzen ez dena izango da hitzaldiaren izenburua. Abotsanitz Herri Batzarrak antolatutako ekintza irekia da, eta 19:00etan hasiko da.