Hondarribiko gazteen elkartasun uholdea Altsasura iritsi da
Altsasuko gurasoentzat 1.450 euro bildu zituzten irailaren 1ean, Hondarribiko Gazte Egunean.
Hondarribiko Gazte Xaiak 1.450 euro bildu zituen aurtengo Gazte Egunean. Aurretik iragarri bezala, bazkariko etekina, barrakoa, eta jarritako eltzeitsuan jasotako ekarpenak, Altsasuko gurasoentzat izan da irailaren 30ean bildutako dirua guztia. Dagoeneko iritsi da dirua Altsasura. Gazte Eguneko zapi pare batekin eta Hondarribiko gazteen elkartasun mezu batekin bidali dute.