Aniztasunean Josten tailerrak egin dituzte gaztetxean, Emausen eskutik.
Aniztasunean Josten tailerrean bufandak egiten aritu dira.
Atzo arratsaldean, hariak eta orratzak atera zituzten Lakaxita gaztetxean, eta hainbat osagarri egiten ibili ziren. Izan ere, Emaus taldeak Aniztasunean Josten tailerrak antolatu zituen, eta hantxe ibili ziren hari tartean josten. “Zuhaitzentzako apaingarriak egiten hasi eta bufanda koloretsu harrigarriak egiten amaitu genuen”, adierazi dute antolatzaileek.
Esperientzia “zoragarria” izan zela gaineratu dute: “Irriak, begirada konplizeak, gaitasun eta hizkuntzen trukeak…”. Eskerrak eman dizkiete migranteekin batera tailer hori egitera animatu ziren herritarrei.