2017-18 ikasturtean euskara ikasten ibili ziren ikasleek eska dezakete beka.
‘Euskaraz bizi nahi dut’ leloa, San Jose Ikastetxeko balkoian
Euskara Sailak gogorarazi duenez, gaur eta bihar izango dira azken egunak euskara ikasteko bekak eskatzeko. Guztira, 65.064 euroko aurrekontua bideratuko du udalak, eta ikastaroaren kostua osorik estaltzera iris daitezkeela ere azaldu du.
2017-18 ikasturtean euskara ikasten ibili ziren ikasleei zuzenduta dago beka, zehazki, honako egoeretan egon zirenei: HABE euskaltegietan euskalduntze eskoletan izan zirenak, Irundik kanpo HABE euskaltegietako euskalduntze eskoletan izan zirenei, eta, azkenik, talde berezietan izan zirenak (euskaltegietako talde bereziak, unibertsitateko udako ikastaroetan euskaraz ematen diren ikastaroak, Denbora Libreko taldeak nahiz kirola).
Interesa dutenek, Irun Txartelarekin egin dezakete eskaera edo
irun.org-en.