Urria eta azaroan zehar, Emeki emakume elkarteak emakumeentzako tailerrak antolatuko ditu asteazkenero.
Iruñean bizi den Vanina Vazquez psikologo argentinarrak
De lo que está bien, a lo que a mí me va bien (
Ondo dagoenetik, ondo doakidanera) tailerra eskainiko du bihar (asteazkena) Hondarribiko Emeki emakume elkartean, 17:00etatik 19:00etara.
Gipuzkoako Foru Aldundiko Berdintasun Sailaren babesa duen zikloa abiatzeko balioko du Vazquezen saioak. Urria eta azaroan zehar, asteazkenero antolatuko ditu Emekik emakumeentzako tailerrak.
Emekiren egoitzan izango da tailerra, asteazken arratsaldean