Gorengo Mailako Hondarribia futbol taldeak 3-2 irabazi zion igandean Beti Gazte taldeari, ligako bigarren jardunaldiko partidan.
Gorengo Mailako Hondarribia futbol taldeak 3-2 irabazi zion igandean Beti Gazte taldeari, ligako bigarren jardunaldiko partidan. Behin behineko liderren arteko partida izan zen, lehen jardunaldian irabazi zuten taldeen artean, lesakarrak eta hondarribiarrak izan zirelako alde gehien lortu zutenak.
Hala, hondarribiarren garaipenaren ondoren, lidergoan jarri dira Ainhoa Iñarraren neskak, hori bai, Intxaurdi eta Axular taldeekin puntutan berdinduta (
ikusi sailkapena).
Hirugarren jardunaldia jokatzeko Donostiara bidaiatuko du Hondarribiak. Sporting Herreraren kontra jokatuko dute. Printzipioz, faboritoak dira hondarribiarrak.