Larunbatean 4-1 galdu zuen Hondarribiak Oiartzunen. Ligako lehen lau partidak galdu ditu Ohorezko Mailako taldeak.
Lautik lau galdu. Lau jardunalditan zero puntu, hori da Ohorezko Mailako Hondarribia taldeak irailean lortu duen uzta (
ikusi sailkapena). Gol bat alde, 11 kontra. Merezitakoa baino zigor handiagoa zalantzarik gabe, baina hori ez dago aldatzerik. Larunbatean 4-1 galdu zuen Oiartzunen kontra, Karla Lekuonan jokatutako partidan.
Altxatu egin behar du taldeak eta lehenbailehen egitea komeni zaio, urduritasunak iritsi aurretik. Bolada on bat hartu, eta zulotik atera. Ohorezko Mailan ez dago aurkari errazik, baina hurrengo larunbatekoa aproposa izan liteke egoerari buelta ematen hasteko. Lehen Erregionaletik igo berria den Deusto-Donostiaren kontra jokatuko du Hondarribiak etxean.
Jubenilak, bikain
Seniorrak ez bezala, Gazte Mailako taldeek indartsu hasi dute denboraldia. Ohorezko Mailakoak bikain ekin dio maila berriari, hiru partidetatik bi irabazi eta beste bat berdinduta; larunbatean 1-0 irabazi zion Real Unioni. Lehen Mailako taldeak, bestalde, bi jokatu ditu eta biak irabazi, azkena 0-2 Gure Txokoaren kontra.
Real Unionen kontrako derbiko une bat