Gaur eta bihar eman daiteke izena Amuteko jaietako bazkarirako
Larunbatean egingo dute Amute-Kostako jaietako herri bazkaria eta, ohi bezala, bazkalostea ezin animatuagoa izango da.
Datorren asteburuan, urriaren 5etik 7ra, egingo dituzte Amute-Kostako jaiak. Gaur (astelehena) irekiko dute herri bazkarirako izena emateko epea. Gaur eta bihar eman daiteke izena, 18:00etatik 20:00etara. Helduen prezioa 9 eurokoa da, haurrena 4 euro. Menua, sekulakoa: hasierakoak, salda, paella (haurrentzako makarroiak), edariak, eta postrea.
Ohi bezala, bazkalostea ezin animatuagoa izango da. Bingoa egingo dute, jaietako lehiaketen sari banaketa, photocall-a, musika eta dantza… 220 lagun elkartuko dira bazkaltzen, hori delako muga, baina bazkalostera seguru gehiago animatuko direla.