Irungo Harrera Sareak mahai informatiboa jarriko du, egiten duten lana zabaltzeko eta errefuxiatuentzako mugikorrak biltzeko.
Erabiltzen ez diren baina balio duten telefonoak bilduko ditu Irungo Harrera Sarea
Azken hilabeteetan Euskal Herria zeharkatzen ari diren errefuxiatuei laguntzeko sortu zen Irungo Harrera Sareak bilketa egingo du urriaren 6an Hondarribiko Kasino Zaharrean. Fenomena Kultur Elkarteak antolatuta, 3. Fenomena Rock Jaialdiaren egingo dute larunbatean bertan, eta migranteen aldeko sareak mugikorrak, kargadoreak eta aurikularrak bilduko ditu. Erabiltzeko moduko gailuak jasoko dituzte, hau da, erabiltzen ez direnak, baina egoera onean daudenak.
Aurten
bazkari solidarioa egingo dute Fenomenakoek, Hondarribia-Katsikas Boluntario Taldearen laguntzarekin, eta bazkariko etekina Irungo Harrera Sarearentzako izango da. Hori baliatuz, mahai informatiboa jarriko du errefuxiatuen harrera sareak, eta egiten duten lana zabaltzeaz gain, bilketa egiteko baliatuko dute aukera. Iparraldera bidean Irunera iristen ari diren errefuxiatuentzat bere biziko garrantzia dute telefono hauek, helmugara iristeko ezinbestekoak direlako.