11 egun geratzen dira Jesus Carrera Olaskoaga hondarribiarrari buruzko dokumentalerako crowdfunding kanpainan ekarpenak egiteko. Buruzagi komunistaren iloben ekimena da, batetik, bere militante bizitza balioan jarri, eta bestetik, familiak bere gorpuzkiak Euskal Herriratzeko eginiko bidea azaleratu nahi duena.
Aitor Baztarrika eta Lander Etxedona ari dira dokumentala errodatzen. Telmo Basterretxeak ere hartu du parte ikus-entzunezkoan, Alcala Henaresko exhumazio prozesuaa grabatu baitzuen berak.
Gaur goizeko lehen orduan 3.126 euro bilduak zituzten, eta 3.600 da proiektua bere osotasunean burutzeko behar dutena. Kanpainaren bigarren fasea sartua dago proiektua. Lehen fasea uztailean abiatu zuten eta 2.000 euroko kopurua ezarri zuten lortu beharreko gutxieneko gisa. Zifra hori gaindituta, proiektua gauzatuko zela bermatu zuen Jesus Carreraren familiak. Bigarren fasean bildutako diruarekin, besteak beste, dokumentala biribildu eta zabalpena hobetuko lukete egileek.
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.