Urriaren 13an herri bazkaria egingo dute Klink elkartean Hondarribiko txarangaren 15. urteurrena ospatzeko. Sarrerak salgai daude, 20 euroan.
Hondarribiko Abiyuan txaranga 15. urteurrena ospatzen ari da aurten. 2003ko inauterietan jantzi zituzten lehen aldiz musika tresnak, eta ordutik musika bihotzean eraman dute. Inauterietan, arraun elkartearen garaipenetan, herriko jaietan, eta eskatzen zaien guztietan, beti prest izan da Abiyuan herriko kaleak girotzeko.
Urriaren 12-13an ospatuko dituzte 15 urteak, eta 13rako herri bazkaria antolatu dute Klink elkartean. Sarrerak 20 euroan eros daitezke Txantxangorri, Loretxu eta Branka tabernetan eta Kai-Berri higiezinen agentzian. Kafearen orduan, zuzeneko musika hasiko da, baina ez dira Abiyuanekoak igoko taulara, Hernaniko Los Incansables txaranga ezaguna baizik.
2003tik ez du hutsik egin Abiyuan txarangak. Aurten 15 urte ospatuko dituzte