Eskualdean lan egiten duten 27 erakunde eta elkarte bilduko dira igandean Butron pasealekuan, Hondarribia Elkarlanean jardunaldian.
Gaur goizean aurkeztu dute igandeko Hondarribia Elkarlanean
Hondarribia Elkarlanean jardunaldi solidarioaren beste ekitaldi bat egingo dute igandean (hilak 30) Butron pasealekuan. 11:00etatik 14:30era, eskualdean lan egiten duten 27 gobernuz kanpoko erakunde eta elkarte bilduko ditu ekitaldiak.
Gaur goizean aurkeztu dute, udaletxeko arto nagusian, eta bertan izan dira Arantxa Berrotaran Gizarte Zerbitzuetako zinegotzia, eta igandean mahai informatiboa jarriko duten bost taldetako ordezkariak: Jesus Mari Guerra (
Nagusilan), Garbiñe Agirre (
Acabe Gipuzkoa), Ibai Zulaika (
Gautena), Victor Torres (
Emigrad@s Sin Fronteras), eta Iñigo Eguren (
Calcuta Ondoan).
Berrotaranek azaldu duenez, helburua “kontzientziatzea da, baita hemen eta kanpoan lan egiten duten lanaren berri ematea”. Horrez gain, aurreko ekitaldietan elkarteak euren artean harremanetan jartzeko ere balio izan du Hondarribia Elkarlanean jardunaldiak. “Sarea sortzen da, eta oso jardunaldi aberasgarria izaten da zentzu horretan”, nabarmendu du Gizarte Zerbitzuetako zinegotziak.