Ikasbasketeko neska kadeteek Euskal Ligan jokatuko dute aurten lehen aldiz, eta ezin hobe hasi dute liga, kanpoan irabaziz.
Hondarribia Ikasbasket elkarteko Kadete Mailako nesken lehen taldeak 55-68 irabazi zuen larunbatean Gasteizko Judimendi kiroldegian, Ointxe-Araskiren kontra. Lehen aldiz Euskal Ligan jokatuko dute aurten hondarribiarrek, eta ezin hobe hasi dute liga, kanpoan irabaziz.
Araski eta Ikasbasketekin batera, honako taldeek jokatuko dute neska kadeteen Euskal Ligan: Gernika, Easo Menditxu, Loiola Indautxu, Tabirako Baque, Movilteck Iraurgi eta Asador 10 Araba.
Lehen taldea, urrian
Ikasbasketeko Senior Mailako taldeak urriaren 6an (larunbata) hasiko du lehiaketa. Lehen Mailan errepikatuko dute aurten eta iazko helburu bera izango dute, mailari eustea. Lehen partida Bilbon jokatuko dute, La Salle Zurekin taldearen kontra.
Ikasbasketeko kadeteak, iaz, igoera ospatzen (arg: Euskadiko Saskibaloi Federazioa)