Hondarribia futbol taldeak Santo Tomas Lizeoaren kontra irabaziz abiatu du Emakumezkoen Gorengo Mailako 2018-2019 denboraldia.
Emakumezkoen Gorengo Mailako Hondarribiak garaipen batekin hasi du 2018-2019 denboraldia. 1-6 irabazi zuen atzo Santo Tomas Lizeoaren kontra Donostiako Rezola zelaian. Sartutako golei esker, bigarren jarri dira hondarribiarrak behin behineko
sailkapenean, Beti Gazteren atzetik.
Hain zuzen ere, Beti Gazte izango da berdeen bigarren aurkaria. Lesakarrek Hondartza bisitatuko dute hurrengo asteburuan. Iaz oso maila paretsua eskaini zuten bi taldeek.
Hamar talde gehiago
Aurten formatu berria izango du emakumezko seniorren lehiaketak. Iaz maila bakarra zegoen, eta taldeak hiru multzotan banatuta zeuden. Aurten, bi maila izango dira, Ohorezko Maila, 13 talderekin, eta Gorengo Maila, 9na taldeko bi multzoetan banatuta. Iaz baino hamar talde gehiagok eman dute izena Senior Mailan, albiste bikaina dudarik gabe.
Datorren asteburuan jokatuko du Hondarribiak etxeko lehen partida. Irudia iazkoa da