Toloño mendilerroko Gaztelua igoko dute urriaren 7an, eta Villabuenako upategi bat bisitatuko dute. Erreserba egitea ezinbestekoa da.
Gazteluko haitzak Arabako Mendialdeko eta Errioxako ikuspegi bikaina eskaintzen du
Blagan Euskara Elkarteak proposamen berezia egin du urriaren 7rako. Udazkeneko lehen mendi irteera antolatu dute urriko lehen iganderako, eta ez da orain arte egin dituztenak bezalakoa izango.
Batetik, abiapuntua eta jomuga ez dira leku bera izango, ez dute ibilbide zirkularrik egingo. Horrela, bi eskualde ezagutzeko aukera izango da txangoan, Mendialdea eta Errioxa, oso desberdinak biak, baina bereziki ederrak udazkeneko lehen hotzekin. Lagran herritik abiatu eta Guardian bukatuko dute jardunaldia, bidean Toloño mendilerroko tontor erakargarrienetako bat igoz, Gaztelua (1.431 metro).
Bestetik, autobusez joango dira, ez kotxez. Eta horrek esan nahi du ezinbestekoa dela erreserba egitea; 652 76 62 92 telefono zenbakira deituz egin daiteke, edo
posta elektronikoz. 08:00etan abiatuko da autobusa Eroskiko aparkalekutik eta autobusaren prezioa 25 eurokoa izango da, bertan ordaindu beharrekoa.
Eta azkenik, upategi bat bisitatuko dute, Villabuena herriko
Candido Besa ardandegia. Hortaz, nahi duenak eraman dezala, baina berez ez da zahatorik beharko.