Sare sozial ofizialetan Euskaraldiaren mezuak zabalduko duen pertsona bat behar dute Hondarribiko Udalean.
Sare sozialetan Euskaraldiaren mezuak zabalduko dituen pertsona bat behar dute Hondarribiko Udalean, sare sozial ofizialen bitartez Euskaraldiaren komunikazioaz arduratuko dena. Langabezian dauden pertsonentzako eskaintza da eta Enpresa-ikasketetan, komunikazioan, Euskal Filologian edo antzerakoetan unibertsitate titulua edukitzea ezinbestekoa da.
Lau hilabeterako kontratu eskaintza da, %50eko dedikazioarekin. Bidasoan erroldatutakoek lehentasuna izango dute. Izena emateko, edo eskatzen diren baldintza guztiak ezagutzeko, bisitatu
lan eskaintza Lanbideren webgunean.