Ohorezko Mailako hirugarren jardunaldia jokatuko dute asteburuan. Hondarribiarrek lehen bi partidak galdu dituzte.
Ohorezko Mailako Hondarribia taldeak denboraldiko lehen garaipena lortzen saiatuko da bihar larunbata, Hondartza futbol zelaian. Real Unionen kontra jokatuko du, 14:30etik hasita. Aurreko bi partidak galdu ditu talde berdeak, lehen jardunaldikoa Hernaniren kontra (0-2) eta joan den asteburukoa Mutrikuren etxean (1-0). Biharko aurkariak, Real Unionek, 3 puntu ditu, partida bat galdu eta beste bat irabazita.
Partidaren aurretik, Kontxako irabazleei omenaldia egingo die Hondarribia Futbol Elkarteak. Ondoren, minutu bateko isilunea gordeko da klubeko jokalari izandako Borja Pardavilaren omenez; aste honetan hil da, gaixotasun baten ondorioz.
Real Unionen kontra jokatuko du Hondarribiak bihar