Javier Sagarzazuren eta Ylenia Benitoren 'Hondarribia, ñabarduren hiria' liburua Matite in Viaggio-Carnets Disegni Parole azokarako hautatua izan da.
Javier Sagarzazuren akuarelak eta Ylenia Benitoren testuak uztartzen dituen
Hondarribia, ñabarduren hiria liburua urriaren 5etik 21era Venezian (Italia) egingo den Matite in Viaggio-Carnets Disegni Parole azokaren 8. ekitaldian parte hartzeko hautatua izan da. Lanaren argitaratzaile Arma Plaza Fundazioak azaldu duenez, bidaien kultura sustatzea da azoka horren helburua, eta baldintza batzuk bete behar dira hautatuak izateko: “Herrialdeak eta tokiak bisitatzea, pertsonak eta komunitateak ezagutzea, beste kultura batzuk aurkitzea dira ezinbesteko baldintzak tokiak ezagutzeko esperientzia irudikatzeko, eta irudikatzea bidaia-liburuko irudien bidez”.
‘Hondarribia, ñabarduren hiria’ liburuaren azala
Fundazioko presidente-orde Kalixa Silanesen hitzetan, Hondarribiko ondarea, “era atsegin eta arinean” aurkezten du
Hondarribia, ñabarduren hiria liburuak: “Hiriaren aurkezpen-gutun ona da, bisita egiten diguten guztiak era atseginean harritzen dituena”.
Arma Plazak nabarmendu duenez “arrakasta” izaten ari da liburua: “1000 aleko lehen edizioa 2017ko abenduan agortu zen eta bigarrena, aurtengo ekainean argitaratua eta 700 alekoa, azkar ari da saltzen”.