Blagan elkarteak antolatuta, Idurre Eskisabelek eta Eider Rodriguezek 'Caliban eta sorgina' entsegu lana aztertuko dute Kultur Etxean.
Silvia Federici idazle italiarraren
Caliban eta sorgina (2017, Eskafandra) entsegu lana aztertuko dute ostegunean Hondarribiko Kultur Etxean, 19:30ean. Blagan Euskara Elkarteak antolatutako ekitaldia da, eta Ilargi Bengoetxeak aurkeztuko du. Idurre Eskisabel kazetaria eta Eider Rodriguez idazlea izango dira hizlariak.
Federiciren lanak garapen kapitalistaren genealogia egiten du, Erdi Arotik hasi eta gaur arte. Ikuspuntu feministan oinarritutako irakurketa da, XVI. eta XVII. mendeetako sorgin ehizek kapitalismoa abiatzeko funtsezko rola bete zutela erakutsi nahi duena. Izan ere, deabruaren kontra borrokatzearen izenean, kapitalisten aurrerabideekin bat ez zetozen praktikak suntsitu zituztela, eta emakumeen eginkizuna lan indarra ekoizteko makina izatera mugatu zela azaltzen du Parmako idazleak.
Halaber, sorgin ehizak iraganeko kontuak bakarrik ez direla erakutsi nahi du Federicik, eta merkatu ekonomiak ezaugarri duen emakumearen gorputza kontrolatzeko ahaleginetan oinarrituta.
Rosa Arburua idazlea, Blaganek antolatutako aurreko hitzaldi batean