Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Iritsi da hilaren 6a

Hasiera ofiziala bihar egiten den arren, gaur dute hondarribiarrek jaietako lehen eguna. Haurren txupinazoarekin lehertuko da festa.

Asier Perez-Karkamo
Hondarribia
2018/09/06
Haurren Txupinazoa

Iazko Haurren Txupinazoko une bat. 11:00etan hasiko dira 2018ko jaiak

Iritsi dira 2018ko Hondarribiko Jaiak. Gaur botako dute Haurren Txupinazoa, sei egunetako festari hasiera emanez. Hilaren 6a, kuadrillen eguna; 8a, Alardearena; eta 10a, Arrantzale Eguna. Hiru horiek izaten dira jendetsuenak, hondarribiar gehien kalera ateratzen direnak. Baina besteak ez dira oso atzean geratzen: 7a, jaien hasiera ofizialarekin, haur eta helduen danborradekin, Salbea-rekin… 9a, Haurren Eguna, ekitaldi piloarekin eta, aurten, Kontxaren azken jardunaldiarekin bat egiten duelarik; eta 11a, Baserritar Eguna, egun osoko giro paregabearekin, eta suzko amaierarekin. Hasiera ofiziala bihar egiten den arren, gaur dute hondarribiarrek jaietako lehen eguna. Kuadrillen afariaren eguna da hilaren 6a eta pixkanaka-pixkanaka garrantzia hartuz joan da, eta badira ja urte batzuk egitarau ofizialean jaietako lehen egun bezala ageri dela. Gauean parranda egiteko eguna da hilaren 6a, baina dagoeneko ez da horretarako bakarrik. Goizean Alde Zaharrean sortzen den festa izugarri polita izaten da. Haurren Txupinazo koloretsuari Zezen Puzgarrien Entzierroak ematen dio segida, eta uholde bat haur elkartzen dira Hirigune Historikoko kaleetan. Arratsaldean, festa sakabanatzen da. Gipuzkoa Plazan Klinkek antolatutako margo lehiaketa (aurten 49.ez egingo dute), Kasino Zaharrean grafiti eta haur grafiti lehiaketak, Txosna gunean Gazte Xaiaren mus txapelketa, presoen aldeko brindisa gero… Eta gauean, urteko parranda esperatuenetako bat, esperatuena ez bada: kuadrillen afaria, gazte nahiz helduena. Pasa gabe ondo pasatzeko gau seinalatua da gaurkoa, kanpoan ikasten ari den lagun horrekin berriro afaltzekoa, ja elkarrekin egoteko beste aukerarik izaten ez dutenek elkartzekoa, urtero kontatzen diren kontu berberak berriro kontatzekoa… Bati baino gehiagori kosta egingo zaio Glaukomaren kontzertura garaiz iristea. Baina berandu iristen denarentzat ere izango da girorik, gaur hilaren 6a delako. Gozatu!

Hilaren 6ko egitaraua

Berritasun batekin hasiko dira festak
HITZAk esfortzu berezia egingo du datozen egunetan, hondarribiarrek jaietako ekitaldiez gain, horien argazkiez ere gozatzeko aukera eduki dezaten. Webgunean, Facebooken eta Twitterren, 2018ko Hondarribiko Jaietan gertatzen denaren berri emango du Hondarribiko HITZAk.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.