Sekulako euri-jasa ari zela bota dute txupina, eta orduan lehertu da festa. Hasi dira 2018ko Hondarribiko Jaiak.
Bustitik hasi dira Hondarribiko Jaiak, baina haurrei ez zaie inporta izan
Hasi dira 2018ko Hondarribiko Jaiak. Sekulako euri jasa ari zela
abestu dute Ihintza Alzak eta Maddi Alonsok pregoia. Jarraian bota dute txupina, eta orduan lehertu da festa. Aurreko urteetan bezain beste haur ez dira Kale Nagusira hurbildu, baina egin dutenek, urari beldurrik ez diotela erakutsi dute ondo baino hobeto.
Eguraldiak galbahea egin du eta bakarrik korrikalari ausartenek hartu dute parte zezen puzgarrien entzierroan. Azken unera arte egin ala ez egin, aritu dira antolatzaileak baina, azkenean, ateri une bat probestu dute eskortako atetzarra irekitzeko.
Galtzada-harriak oso labainkor zeudela-eta, anbulantzia atera da zezen taldearen atzetik. Momentuz, osasun arduradunek ez dute adarkadaz zauritutako berririk eman.