Haurren Danborradaren bigarren entsegua egin dute gaur Amuteko kirol gunean. Hilaren 7an aterako dira, 11:15ean Mendelutik abiatuta.
Hilaren 7an izango da haurren danborrada. Gaur banatu dituzte danborrak
Haurren Danborradaren bigarren entsegua egin dute gaur Amuteko kirol gunean, haurrei danbor ofizialak banatu eta gero. Dagoeneko beraiek ere listo dira datozen egunetako erronkei begira.
Ohi bezala, hilaren 7an izango da Haur Danborrada, 11:15ean Mendelutik abiatuta. Ondoren ohiko ibilbidea osatuko du, Amute-Kostatik barrena, Santa Engraziatik Zumardi aldera igaroz, eta Santa Maria atetik Hirigune Historikoan sartuz. Ibilbidearen azken bidea Izugarria! Erraldoi eta Buruhandien konpartsak irekiko die bidea danbor jole gazteei.
Baina hilaren 7ra arte badute zereginik Hondarribiko haurrek. Bihar hasiko dira Hondarribiko Jaiak eta haurrek beraiek emango diete hasiera herriko festei, pregoiarekin eta txupinazo koloretsuarekin. Aurten gainera, abestuz irekiko dute festa,
Hondarribiko Pregoi Txikia sortu baitute, Ihintza Alzak eta Maddi Alonsok txupinazoaren aurretik estreinakoz kantatuko dutena.