Berrehun lagun inguru elkartu dira Hondarribiko Bernat Etxepare plazan, ostiralean Gernikako Arbolan gertatutako eraso sexista gaitzesteko.
Berrehun lagun inguru elkartu dira gaur arratsaldean Hondarribiko Bernat Etxepare plazan,
ostiralean Gernikako Arbolan gertatutako eraso sexista gaitzesteko. Erakundeen ordezkaritzaren buru, Hondarribiko eta Irungo alkateak egon dira pankarta eusten. Gertakaria Hondarribia izan zen arren, bai erasotzailea, bai erasoa pairatu zuen emakumea irundarrak dira.
Bi alkateen ondoan, Gipuzkoako Batzar Nagusietako presidente Eider Mendoza, eta Hondarribiko Udaleko alderdi guztietako hautetsiak, eta Emeki emakume elkarteko kideak, herritarrekin nahastuta.
Irungo alkatea ere batu da elkarretaratzera