Arkitektuak eta jaietako lehiaketan adituak
Baaj Arquitectos bulegoak laugarrenez irabazi du Udaleko Turismo eta Merkataritza Departamentuak antolatutako Jaietako Erakusleiho Lehiaketa.
Bigarren tokian San Pedro kaleko Ongi Etorri Opariak saltokia sailkatu da, eta Santiago kaleko Añes Alkain Josketa Tailerra izan da hirugarrena. Hiru sarituek 450, 300 eta 200 euro jasoko dute, hurrenez hurren.
Lehiaketako arauak jarraituz, hilaren 11ra arte behintzat iraun behar dute saritutako apainketak erakusleihoan. Orotara, bederatzi komertziok hartu dute parte jaietako lehiaketan.