Sarasketa eta Vicedo, Jaizkibel konpainiako lehen kapitainarekin eta lehen kantinerarekin
Euskal Herriko Batukada Feministako sortzaileek, Ainara Sarasketak eta Arantxa Vicedok, jaso dute aurten Hondarribia Berdintasunaren Hiria Saria. Larunbat arratsean egin zuten laugarren ekitaldiko sari banaketa, Kultur Etxeko areto nagusian, Jaizkibel konpainiaren entseguaren atsedenaldian. Ixabel Alkain Jaizkibelek izandako lehen kapitainak jantzi zion zapi koloretsua Sarasketari, eta Vicedok Ainhoa Arbelaiz konpainia parekideko aurreneko kantinera izandakoaren eskutik jaso zuen saria.
Bi sarituak ez ezik, musikari talde osoa hurbildu zen Hondarribira eta, ekitaldia baino lehen, Jaizkibeli omenaldia egin zioten entseguan zehar. Konpainia Kale Nagusia igotzen ari zela, batukadak titi-biliti joz hartu zuen konpainia (ikusi beheko bideoan).
Aurretik, Gazte Egunarekin bat egin zuen Euskal Herriko Batukada Feminista, Irunabar elkarteko bertsolariekin txandaka eguerdiko potea girotuz (ikusi Gazte Eguneko argazkiak).
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.