Manu Barreiro lasartearra izan da 2018ko Jai Nagusietako Argazki Lehiaketako irabazlea.
‘El hombre del sombrero II’, Manu Barreiroren argazki irabazlea
Manu Barreiro lasartearra izan da 2018ko Jai Nagusietako Argazki Lehiaketako irabazlea. Barreiroren
El hombre del sombrero II argazkia izan da aurkeztu diren 52 argazkietatik epaimahaiak aukeratu duena. Vladi Garciaren
A todo trapo lanak bigarren saria irabazi du, eta Oscar Gasconen Calle Mayor hirugarren geratu da.
Maria Serrano eta Kalixa Silanes Turismo eta Kultura zinegotziek eta Estitxu Ortolaiz, Floren Portu, Julian Lazkanotegi eta Mikel Etxeberria argazkilariek osatu dute epaimahaia; Goio Uriarte kultura teknikariaren laguntza izan dute, idazkari gisa.