Laurak aldera atera dute hilotza, eta Gurutze Gorriaren egoitzara eraman dute.
‘Olearso’ ontziak atera du uretatik hilotza
Hondarribiko Gurutze Gorriko
Olearso ontziak emakume baten hilotza atera du uretatik. Puntaleko ubidean azaldu da eta hilotza ikusi duen pertsona batek jakinarazi du, SOS Deiak zerbitzura deituta. Arratsaldeko laurak aldera atera dute, eta metro gutxira dagoen egoitzara eraman dute.
Gurutze Gorriak HITZAri azaldu dionez, 70 urte inguruko emakumea da hildakoa. Ertzaintzak ikerketa abiatu du, gertatutakoa argitzeko. Urpekariak uretara sartu dira, eta laginak hartu dituzte.
Bitartean, hilotza Gurutze Gorriaren egoitzan dago, forentsearen zain.