Kontxako sailkapena: Oarso Bidasoko bost baietz
Hondarribiko bi traineruak lehiatuko dira gaur Kontxako sailkatze estropadan, mutilena eta neskena. Bien asmoa da igandean Donostiara itzultzea.
- A taldean: San Juan, Hondarribia, Hibaika, A Pobra-Cabo, Nautico Riveira, Deustu, Orio, Arraun Lagunak.
- B taldean: Perillo, Mugardos, Colindres, Hernani, Kaiku, Lapurdi, Lea Artibai, Tolosaldea.
Gizonetan Hondarribia seguru, San Pedro agian
Aurreikuspenak egiten jarraituko du HITZAk. Noski, arratsaldean itsasoak bakoitza bere tokian utziko du. Baina nabarmena da Hondarribiak plaza segurua izango duela Kontxan (ezusteko handiegirik ezean), eta San Pedro baiezkoaren eta ezezkoaren arteko mugan dagoela. San Juan eta Hibaikaren aukerak eskasak dira. 18:00etan hasiko da gizonen sailkatze estropada, 24 trainerurekin (bi taldetan banatuta). Bi taldeen irtete zozketa ez dago egina oraindik. Berdeen presentzia Kontxan onartuta —bandera irabazteko faboritoen artean daude—, eta San Juanen —play-offa prestatzeko eta horretan ibiliko diren beste traineruekin neurtzeko aukera dute gaur— nahiz Hibaikaren aukera eskasak kontuan hartu ondoren, zalantza San Pedro da. Aurreko urteetan ia Kontxan izan da. Inork nahi ez duen 8. tokia maizegi hartu du. Eta aurten Kontxan egotea tokatzen zaio Libia ontziari. San Miguel Ligan dabiltzan sei traineruk, aparteko ezustekorik ezean, ia ziur dute Kontxan egotea: Urdaibai, Hondarribia, Orio, Zierbena, Cabo eta Santurtzi. Zazpigarren plazarako dago kalapita: San Pedro, Ondarroa, Astillero, Kaiku eta baita Lekeitio ere izango dira horren bila. Bost talde, plaza bakarra. Lan zaila dute moreek, baina egingarria. Oarso Bidasoko bosgarrena, eta gizonetan Pasaiako bakarra, izan daiteke Libia. Astillero eta Lekeitio KAE1 Ligan ibilitakoak dira. Sanpedrotarren ez dute erreferentzia zuzenik. Bai, ordea, Ondarroa eta Kaikurenak. Kortaren trainerua maiz utzi dute atzean Eusko Label Ligan moreek; Ondarroa da, beharbada, areriorik latzena gaurko. Zorte on ontzi guztiei, bereziki Oarso Bidasokoei. Honakoak dira gaurko sailkapenean aterako diren gizonen traineruak:- A taldean: Urdaibai,Cabo, Hondarribia, Kaiku, Ondarroa, Orio, Astillero, San Juan, San Pedro, Santurtzi, Tiran eta Zierbena.
- B taldean: Deustu, Ares, Mecos, Getaria, Hibaika, Lapurdi, Lekeitio, Mutriku, Pedreña, Meira, Zarautz eta Zumaia.