Bederatziurrenetarako autobusen ordutegiak
Auif autobus konpainiak zortzietako bederatziurrenerako zerbitzu bikoitza jarriko du egunero.
Ostiralean hasiko dira Guadalupe santutegiko bederatziurrenak. Abuztuaren 31tik irailaren 7ra bitarte, egunero egingo dira, 06:00etan eta 08:00etan. Auif autobus konpainiak bigarrenerako, zortzietako bederatziurrenerako zerbitzu bikoitza jarriko du. Bat, Hondarribiko Portutik abiatuko da, bestea, Irundik, eta Kosta auzotik barrena.
Portuko autobusa 07:15ean abiatuko da Itsasargi kaletik eta beste hiru geldialdi egingo ditu auzoan: Bernat Etxepare (Correos), Sabin Arana, eta Zumardia.
Irundik abiatuko den autobusak, aldiz, 07:00etan izango du irteteko ordua. Honako geldialdiak egingo ditu: Dunboako anbulatorioa, Nafarroa etorbidea, Fermin Calbeton, Zabaltza plaza, Colon 52 (Euskotren), Hondarribia kalea 2, Pinudi, Mendelu, eta Amute (Kosta).
Bi zerbitzuen itzulerako ordua berbera da, 08:50an jaitsiko dira santutegitik. Bidai bakoitzaren prezioa 1,50 eurokoa da.