5.000 betaurreko, beste horrenbeste boligrafo, eta 2.000 txano banatuko ditu Hondarribiko Udalak jaiei begira, eraso sexistak ekiditeko.
5.000 betaurreko more banatuko dituzte larunbatetik aurrera
Ez beti da ez lelodun eta kolore moreko 5.000 betaurreko, beste horrenbeste boligrafo, eta 2.000 txano banatuko ditu Hondarribiko Udalak jaiei begira. Horiez gain, zientoka kartel eta mehatxu sexista baten aurrean zer egin azaltzen duten diptikoak argitaratu dituzte.
Hondarribiko
jaietako egitarauaren aurkezpena egin du gaur goizean udalak. Bertan, Arantxa Berrotaran Gizarte Zerbitzuetako zinegotziak, jaietan indarkeria matxistaren kontra hartuko dituzten neurriak zerrendatu ditu.
Berrotaranek azaldu duenez, larunbat honetako Gazte Egunean Zumardian, irailaren 6an Butron pasealekuan eta 9an San Pedro kalean, karpa informatiboak jarriko ditu udalak
Emagin elkartearekin elkarlanean; lehen bi egunetan 18:00etatik 20:00etara, hirugarrenean 19:00etatik 21:00etara. Zalantzak argitzeaz gain, diptikoak, txanoak, betaurrekoak eta boligrafoak banatuko dituzte postu informatibo horietan.
Polizien koordinazioa
Neurri hauen guztien helburua “kontzientziatzea” dela nabarmendu du Berrotaranek, eraso sexistarik gabeko jaiak lortze aldera. Udaltzaingoa eta Ertzaintza dagoeneko koordinatuta daudela gaineratu du, eta erasoak ekiditeko zaintza lanetan errefortzuak egongo direla.