Kaifest antolatu dute asteazkenerako kirol kaian, udarari amaiera emateko. Badira hilabete batzuk bertako tabernetan kaipotea egiten hasi zirela asteazkenero. Horrez gain, uztaileko azken asteburuan eta abuztuko orain arteko hiruretan, kontzertuak antolatu dituzte, Minatera kaleko udarako giroa musikaz bustiz. Oraingoan, festa handia antolatu dute denboraldiko pertsiana jaisteko.
Basquek, Curry Verdek, Casa Santamariak, Kalimak eta Rodeok antolatu dute asteazken arratsaldeko festa, eta hainbat jarduera prestatzen ari dira hurbiltzen diren guztientzat: tailerrak, gaueko merkatua, Gussy abeslari nafarraren kontzertua… Jaia bukatzeko, olatu handien surflariei buruz Vincent Kardasikek filmatutako Vague a l’ame dokumentala proiektatuko dute aire librean (trailerra, behean). Arratsaldeko laurak eta erdietan hasiko da Kaifest jaia, eta gaueko 23:30ak arte luzatuko da.
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.