Ion Areitio hondarribiarra hirugarren sailkatu da bike-trialeko Munduko Kopako bigarren proban. Sailkapen nagusian ere hirugarrena da behin-behinekoz.
Bike-trialeko Munduko Kopako bigarren proban ere podiora igo da Ion Areitio. Val di Solen (Trentino, Italia) egin dute asteburuan, eta pilotu hondarribiarra hirugarren sailkatu da, Alejandro Montalvo espainiarraren eta Thomas Pechhacker austriarraren atzetik. Finalean egindako lanarekin ez zen oso gustura geratu Areitio, baina sailkapen nagusirako puntu garrantzitsuak pilatu ditu.
Uztailaren bigarren asteburuan hasi zen txapelketa Austriako Vöcklabruck herrian, eta
estreinakoan bigarrena izan zen Areitio, Benito Ros nafarrak irabazitako proban. Behin behineko sailkapen nagusian Montalvo da liderra, Ros bigarrena eta Areitio hirugarrena. Hurrengo proba irailaren 22-23an jokatuko dute, Anberesen (Flandria).
Ion Areitio, Val di Soleko podioan