Xatz ahots zurien koruak irekiko du Udako kontzertua, Amaia Aldalurrek zuzenduta. Eskifaiak abestuko du gero, Gorka Aierbe zuzendari dela.
Eskifaia abesbatza, iazko udako kontzertuan (arg: Javier Salaberria)
Eskifaia Elkarteko helduen bi koruek, Xatz eta Eskifaia abesbatzek,
Udako kontzertua eskainiko dute larunbat gauean (hilak 28) Erreginaren baluartean. 22:00etan hasiko da, baina lekuaren ezaugarriak kontuan izanik, esertzeko lekua nahi duenak zertxobait lehenago joan beharko du.
Xatz Eskifaia ahots zurien abesbatzak irekiko du kontzertua, eta programa arin eta askotarikoa prestatu du. Javier Bustoren
Esta tierra, Junkal Guerreroren
Xurian xuri eta Morten Lauridsenen
Dirait-on izango dira abestuko dituztenetako batzuk. Esther Barandiaran pianoan eseriko da, eta Mikel Emazabal klarinete jotzailearen laguntza izango dute Xatzekoek. Amaia Aldalurrek zuzenduko du taldea.
Eskifaia Abesbatzak, aldiz, “emanaldi berezia” eskainiko du, elkartearen hitzetan. Ohi bezala, Gorka Aierbe ariko da zuzendari lanetan eta Iñaki Gezalak lagunduko du pianotik. Besteak beste, Benito Lertxundiren
Herribera, Bustoren
Sagastipean, eta Ola Gjeiloren
Ubi Caritas interpretatuko dituzte.