Itsaso Emazabalek ehun bira eman zizkion kutxari.
Itsaso Emazabel San Pedro kalean, Kutxa buru gainean duela
Kutxaren erritoa burutu zuten atzo Hondarribian. Itsaso Emazabel izan da aurten kofradiaren azken kanpainaren emaitzak gordetzen dituen kutxaren eramailea, eta ehun buelta eman zituen Hermandadeko arkuaren parean. Tradizioak dio ahalik eta buelta gehien emateak kanpaina oparoagoa iragarriko duela eta, Emazabalek zenbaki polita aukeratu zuen Kutxa entrega biribiltzeko.
Zientoka izan ziren bere ibilbidea eta azken ekitaldia gertutik jarraitzeko kalera atera ziren hondarribiarrak.