Eskuz binakako bi partida antolatu dituzte San Inazio Egunerako, bana emakumeena eta gizonena.
Hilaren 31an, asteartea, esku pilota jaialdia egongo da Hondarribiko Jostaldi pilotalekuan. Eskuz binakako bi partida antolatu dituzte San Inazio Egunerako, bana emakumeena eta gizonena. Garfe enpresak eta Uranzu Banaketak-ek antolatu dute jaialdia, eta 18:00etan hasiko da.
Arratsaldeko partida nagusia bigarrena izango da, orain gutxi arte profesionalak izan diren lau pilotari elkartuko baititu. Xala-Mendi eta Titin III-Beroiz bikoteak lehiatuko dira. Aurretik, emakumeen Elite Mailako bi bikoteren arteko partida ikusteko aukera izango dute zaleek: Garai-Arrillaga eta Bergara-Martinez.
Sarreren prezioa 10 eurokoa izango da, eta egunean bertan erosi beharko dira, Jostaldiko leihatilan.

Esku pilota jaialdia jasoko du Jostaldik San Inazio Egunean