Irakeko Domiz hirian kokatzen den errefuxiatu kurduen kanpalekuko bizi baldintzak hobetzera bideratuko da lortutako dirua.
Klink eta Hondarribia-Katsikas elkarteetako kideak, bazkariaren aurretik
Larunbatean errefuxiatu kurduen aldeko bazkari solidarioa egin zuten Klink elkartean, eta 2.400 euro lortu ziren. Irakeko Domiz hirian kokatzen den errefuxiatu kurduen kanpalekuko bizi baldintzak hobetzera bideratuko da lortutako dirua.
Siriako mugatik gertu dago Domiz kanpalekua, eta azken urteotan 40.000 pertsona iritsi dira bertara, Siriako gerratik ihesi. Hondarribia-Katsikas Boluntario Taldeak lagundu du bazkaria antolatzen eta elkarteko hainbat kide izan ziren bazkarian.