Omenaldia egingo zaio PCEko idazkari nagusi izandakoari Hondarribiko hilerrian, gorpuzkiak familiaren panteoian hobiratu aurretik.
Carreraren ilobak Alcalako hilerrian osabaren hobiko lurra biltzen, Hondarribira eramateko
Jesus Carrera Olaskoaga PCEko idazkari nagusi izandakoaren gorpuzkiak Hondarribiko hilerrian hobiratuko dituzte hilaren 28an (larunbata), eguerdian. 1945. urteko urtarrilaren 16an fusilatu zuten Alcala de Henaresko hilerriko hormaren kontra, eta bertan lurperatu zuten.
Joan den ekainaren 15ean hobitik atera zituzten buruzagi komunistaren gorpuzkiak (
irakurri interbentzioko kontakizuna), eta Aranzadi Zientzi Elkartearen esku geratu ziren, ikerketa egiteko. Behin hondarribiarrarenak direla baieztatuta, familiaren esku utziko dituzte hilaren 28an.
Lurperatzea pribatua izango da, baina aurretik omenaldi publikoa egingo zaio hilerri kanpoan Espainiako Alderdi Komunistako (PCE) idazkari nagusi izandakoari. Familia ari da omenaldia antolatzen eta datozen egunetan jakinaraziko dute nolako ekitaldia izango den eta zeintzuk parte hartuko duten.