Udal Euskara Batzordeak antolatzen duen jarduera irekia da, kantu zaletasuna bultzatzeko xedea duena.
Igande honetan egingo dute uztaileko Kalean Kantuz jarduera Hondarribian. Euskal kantu zaleak 12:30ean elkartuko dira San Pedro kalean, Azeri elkartearen parean. Ohi bezala, musikariak izango dituzte doinua hartzen laguntzeko.
Udal Euskara Batzordeak antolatutako ekintza irekia da Kalean Kantuz. Parte hartzen dutenei, abestu ohi diren kantuen zerrenda banatuko zaie, behar duenak letrak aurrean dituela abesteko aukera izan dezan.
Igandean egingo dute uztaileko saioa