Abuztuaren 5ean egingo dute XXV. Kaleko Margo Lehiaketa. Orain arteko edizioetako lanik onenak erakutsiko dituzte egun horretan.
Abuztuaren 5ean egingo du Hondarribiko Emeki Elkarteak udaro antolatzen duen kaleko margo lehiaketa. Ekitaldi berezia izango da aurtengoa, 25 urte beteko baititu. Horregatik, urte hauetan guztietan aurkeztutako lanetako batzuk aukeratu ditu Emekik, eta Itsas Etxea Auditoriumean erakutsiko ditu lehiaketaren egunean zehar.
Hamasei urtetik gorako artistek parte har dezakete Emekiren XXV. Kaleko Margo Lehiaketan. 09:00etatik 11:00etara zigilatuko dituzte lanak, Emekiren egoitzan (Molla etorbidea, 1). Obren gehienezko neurria 100×100 zentimetrokoa izango da, eta edozein teknika eraili daiteke, beti ere kaleko margoketaren filosofia errespetatuta. Sariak potoloak dira, 1.000 euro irabazlearentzat, eta 700 eta 500 euro, hurrenez hurren, bigarren eta hirugarren sailkatuarentzat.
Zalantzaren bat argitu, edo antolatzaileekin harremanetan jarri nahi duenak 943 64 32 02 telefono zenbakira deitu edo posta elektroniko helbidera
idatzi dezake.
Lehiaketako oinarriak