Psilocyberen garagardoa aurkeztuko dute gaur
Bidassoa Basque Breweryk (BBB) ekoitzi du eta garagardo-lantegiaren tap roomean egingo dute aurkezpena.
Hondarribiko Psilocybe Musika Elkartearen 25. urteurreneko egitarauaren barruan, Psilocybe 25 urte lohian Hoppy Pale Ale garagardoa aurkeztuko dute gaur Irunen. Bidassoa Basque Breweryk (BBB) ekoitzi du eta garagardo-lantegiaren tap roomean (Auzolan kalea, 2) egingo dute aurkezpena, 20:00etatik 23:00etara. Tolefunken DJak girotuko du aurkezpen festa.

