Pintaketa faxistak egin dituzte berriro Hondarribian
Auzotarrek ezabatu dituzte goizean eta udal brigadak abisua jaso du, guztiz garbitzeko.
Auzotarrek ezabatu dituzte goizean eta udal brigadak abisua jaso du, guztiz garbitzeko. 2015eko abenduan ere azaldu ziren ideologia faxistako pintaketak Hondarribian, Soroeta auzoan. Orduan, sieg heil (garaipen osoa, alemanez) mezua margotu zuten. Aste batzuk lehenago, eduki xenofoboko mezuak azaldu ziren Alde Zaharrean, Kale Nagusiko sarreran eta parrokian; gaztelaniaz idatzita zeuden.